Injektatzeko moldeak fabrikatzea

Hasiera >>

Injektatzeko moldeak

Plastikoa, zamaka edo kautxua injektatzeko moldeak fabrikatzen espezialistak gara. 20 urte baino gehiago daramagu injektatzeko moldeen sektorean, eta horixe da kalitate-estandar onenak eskaintzeko bermerik onena.

Moldeak fabrikatzeko hozte-arau zorrotzak, zehaztasun handia eta errendimendu bikainak ditugu. Ezaugarri horien bidez, injektatzeko moldeak erabat amaituta eta kalitate-bermearekin entregatzen ditugu, ondoren materiala injektatu eta moldea erabiltzeko prozesuan ahalik eta errentagarrien izateko.

Moldes Txingudin injektatzeko moldeak fabrikatzeko prozesu osoaz arduratzen gara: hasierako diseinutik hasi (estrategia diseinatzen dugu), materialen erosketekin jarraitu eta amaierako fabrikaziora arte.

Plastikoa, zamaka edo kautxua injektatzeko moldeak fabrikatzea.

Materialak eta sektoreak

Enpresa sortu zenetik egin dugu berrikuntzaren eta etengabeko hobekuntzaren aldeko apustua. Konstantziak eta dedikazioak gure ezaguera eta lan-teknikak dibertsifikatzera eraman gaitu, eta orain sektore-sorta zabal bati eskaintzen diogu injektatzeko moldeak diseinatu eta fabrikatzeko zerbitzua. Lana egiteko pasioari eta ibilbidean zehar eskuratutako ezaguerari esker, injektatzeko moldeak egiteko zerbitzu osoa eskaintzen dugu eta, hala, sektore anitzetako enpresen beharrizanak bete.

  • Automobilgintza
  • Linea zuria
  • Gainmoldatzea
  • Industriala

Aholkularitza eta optimizazioa

Neurrira egindako moldeak diseinatu eta sortzen espezialistak gara. Moldes Txingudin jakin badakigu zein garrantzitsua den lana behar bezala egitea eta, hori dela eta, zure proiektua gurea balitz bezala zaintzen dugu: moldea fabrikatzeko fase guztietan aholku ematen dizugu, hasierako diseinutik hasi, materiala aukeratzen, fabrikatzen eta amaierako tratamendura arte, hori beharrezkoa balitz.

Injektatzeko moldeak diseinatzen kualifikazio eta espezializazio altuko lan-taldea dugu, aholku eman eta zure proiektuaren beharrizan eta helburuetara hobekien egokitzen den soluzioa emango dizu.

Plastikoa, zamaka edo kautxua injektatzeko moldeak fabrikatzeko aholkularitza pertsonalizatua.

Gure metodologia:

  1. Hasierako bilera
  2. Moldea diseinatzea
  3. Egiaztatzea eta balioestea
  4. Fabrikatzea
  5. Funtzionamendu-proba
  6. Moldea entregatzea

Ohiko galderak

Zer da plastikoa injektatzeko moldea?

Injektatzeko makinaren zati garrantzitsuenetakoa da moldea, fabrikatu behar den piezak bertan forma hartu eta akabera emango baitio. Pieza trukagarrien multzoa da, eta prentsara torloju bidez lotzen da injektatzeko prozesu osoan. Osaerari dagokionez, 2 bloke metaliko ditu, eta hermetikoki daude lotuta.

Zer da injekziozko moldaketa?

Injekziozko moldaketa industria-prozesua da, eta tresna nagusitzat ditu moldeak. Pieza fabrikatuko duen materiala (orokorrean, plastikoa) berotu eta moldatu egiten da, zuzenean moldera eramateko. Bertan, hoztu egiten da eta moldearen barrunbean diseinatutako forma hartuko du.

Zein zati ditu injektatzeko moldeak?

Injektatzeko moldeek, nagusiki, 2 zati dituzte: zati finko bat (geldirik egoten da injekzio-prozesu osoan) eta zati mugikorra edo kanporatzekoa (makinaren plater mugikorrera dago lotuta eta, hortaz, mugitu egiten da).

Nola fabrikatzen da moldearen bidez?
  1. Fabrikatu beharreko pieza diseinatzen da, diseinurako berariazko programen bidez.
  2. Moldea piezaren formarekin fabrikatzen da.
  3. Materialak berotzen dira, ondoren forma likidoa moldera isurtzeko.
  4. Pieza gogortu dadin itxaroten da.
  5. Moldea ireki eta pieza ateratzen da.
  6. Pieza garbitzen da.
  7. Gainazaleko tratamenduak aplikatzen dira, beharrezkoa balitz.
Zeintzuk dira prototipatutako moldeen eta serie-moldeen arteko ezberdintasunak?

Bi molde moten arteko ezberdintasun nagusia iraunkortasuna da. Serie-moldeaen kasuan, injekzio kopurua 1.000.000 ziklo baino gehiagokoa izan daiteke; prototipatuaren kasuan, aldiz, zifra hori 100.000 ziklokoa da. Fabrikazio-epeei eta -prezioari dagokienez, serie-moldeak beti beharko ditu epe luzeagoak, eta prezioa ere handiagoa izango da, prototipatuak baino % 30 handiagoa.

Moldes Txingudirekin lan egitearen abantailak:

  • Aholkularitza prozesu osoan zehar, eta konpromisoa hasiera-hasieratik.
  • Kalitatea, gertutasuna eta erantzun azkarra moldearen edozein arazo dela eta.
  • Puntako makineria eta nazioarteko ospea.
  • Injektatzeko moldearen funtzionamendu-proba bezeroaren enpresan bertan egitea.
  • Emaitzen jarraipena eta kontrola.
Jarri harremanetan